2012/05/03

Liburu egunaren inguruan

Joan zen astean "Liburuaren eguna" ospatu genuen eta ekintza ugari egin genituen:
 6. mailakoek txolokatezko etxearen murala egin zuten eta beraiek baino txikiagoei "Hansel eta Gretel" ipuina kontatu zieten.

 Hainbat irakasleren artean txokolatezko etxe edar bat egin genuen: Zein itxura ona duen!



Haur hezkuntzakoek eta L.H.ko lehenengo ziklokoek gai honi buruzko marrazkiak margotu zituzten.


 L.H.ko bigarren ziklokoek etxetxo dotoreak egin zituzten.



  L.H.ko hirugarren ziklokoek "Hansel eta Gretel" ipuinaren marrazki bizidunak, ingelesez, ikusi zituzten.