2012/05/17

Elkarbizitza


Bihar, hilak 18, "Elkarbizitza eguna" ospatuko dugu. Hona hemen aurtengo egitaraua:
- 16:45etan jaialdiari hasiera emango zaio.
Sarreran, Hizkuntza desberdinetan idatzitako agurra eta aurtengo leloa ikusteko aukera izango da.
Beheko patioan, jolas koperatiboak izango dira.
Lehenengo solairuan, aurpegi eta atzazkal margoketa eta henna tailarrak.
Bigarren solairuan, txotxongilo, kareta, playmais, papiroflexia eta pilota malabarren tailarrak.
Aretoan, haurrak egindako eskulanen erakusketa.
Goiko patioan, bakoitzak idatzitako mezuak horretarako jarriko den zuhaitzean zintzilikatzeko aukera.
- 18:00etan, goiko patioan, merendola mundiala izango da.
- 18:30etatik 20:00etara, dantzaldia.
- 20:00ak aldera jaiari bukaera emango zaio.