2013/12/24

Hiruhilabeteari bukaera ematen

Ostiralean, hiruhilabeteari bukaera emateko ipuin kontaketa saio bat izan genuen. Etorritako ipuin kontalariekin oso gustura egon ginen.


Ipuin kontaketa bukatu zenean Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen.

Lerro hauetatik, zorionak eta urte berri on bat opa dizuegu.

2013/12/09

Euskararen eguna Lehen Hezkuntzan

Euskaraz hitz egiteko arrazoi bila aritu ginen. 
Goizeko lehenengo orduan, gela bakoitzean lau talde (gorria, urdina, berdea eta horia) sortu ziren eta talde bakoitzean euskaraz hitz egiteko beren arrazoiak adosten saiatu ziren. Bigarren orduan, kolore bereko haurrak elkartu eta beren arrazoiak adostu zituzten eta azken orduan talde bakoitzeko ordezkariak elkartu eta zentro osoko arrazoiak aztertu ondoren zortzian laburbildu zituzten.



Arratsaldean haur guztiak aretoan elkartu ziren eta bertan ordezkariek azaldu zituzten gure zentroan euskaraz hitz egiteko arrazoiak zeintzu ziren. 

Hona hemen euskaraz hitz egiteko arrazoiak:



1.- EZ BADUGU HITZ EGITEN MUNDUAN HIZKUNTZA BAT GUTXIAGO EGONGO DELAKO.
2.- EUSKARAREKIN LAGUN BERRIAK EGITEN DIRELAKO.
3.- EUSKARA GURE ALTXORRIK HANDIENA DELAKO.
4.- EUSKAL HERRIAN GAUDENEZ EUSKARAZ HITZ EGIN BEHAR DUGU, GURE HIZKUNTZA DELAKO.
5.- GURE HIZKUNTZA DELAKO ETA DAKIGUNOK EZ BADUGU HITZ EGITEN GALDU EGINGO DELAKO.
6.- GUK EUSKARAZ EGITEN BADUGU EZ DA GALDUKO, GURE UMEEK  ETA KANPOTIK  DATOZENEK ERE BAI.
7.- EUSKARA, GURE ARBASOENGANDIK IKASI DUGUN HIZKUNTZA, GURE SEME-ALABEI LAGA NAHI DIEGULAKO.
8.- EUSKARA EZ HILTZEKO, BIZIRIK MANTENTZEKO ETA EZ DESAGERTZEKO, MUNDUKO HIZKUNTZA ZAHARRENA DELAKO.





Euskararen eguna Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako haurrek Kamishibai saio bat izan zuten. "Zergaitik dago hainbeste harri ibaiaren ondoan?" ipuina entzun ondoren etxera eramateko orri banatzaile bat margotu zuten.