2012/02/21
Soraluze, 2012ko otsailaren 21an
Kaixo lagunok:
Xirakur izeneko xagu txiki, dotore eta atsegina naiz, zuen eskolako liburutegian
dut nire etxea, liburuen artean bizi naiz. Liburuei hautsa kendu, konpondu eta
irakurri egiten ditut.
Liburutegian, era guztietako liburuak daude: letra askotakoak eta
letra gutxikoak, marrazkia askotakoak eta marrazki gutxikoak, handiak eta
txikiak, sendoak eta finak, kolore askotakoak eta kolore gutxikoak...
Liburutegira etortzen zaretenean liburu artetik, nire zulotxoetatik, begira
egoten naiz. Haur atseginak zarete baina, batzuetan, berritsuegiak eta nire
belarriek ezin izaten dute jasan halako zarata. Eskertuko nizueke isilago
egongo bazinate.
Gaurkoan, zuengana zuzendu naiz blog honen berri emateko eta hemen hainbat kontu idatziko ditudala esateko.
Beno, asko idatzi dut eta nekatu naiz. Agur.
Xirakur.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)