2012/11/30

Asiatik etorritako listorra



Aste honetan, gure ikastetxeko ikasle baten etxetik, Asiatik etorritako listor bi habia kendu dituzte suhiltzaileek. Ikastetxekoek ikusi ahal izateko ekarri dituzte eta guk argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu dugu. Listor hauek botatzen duten pozoia dela eta
ikustaldia bukatu ondoren habiak erre egin behar dituzte.


Youtouben bideo hau aurkitu dugu. Hemen listorren arrautzak ikusten dira.



Liburu denden eguna



Gaur, liburu denden eguna ospatzen dela eta, Iban Zaldua idazleak, beraiei dedikatzen die "Liburu denda perfektua"izeneko ipuina. Irakurri nahi baduzue egin KLIK.





2012/11/28

Euskararen Nazioarteko eguna


Datorren astelehenean, hilak 3, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu. Egun hau, Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sortutako ekimena da.
Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikusr propioa izan dezan eskatu dio Euskao Ikaskuntzak Google-i. Eskaera honek pisua har dezan eta Google-k abenduaren 3an euskal ikurra jar dezan pertsona askoren atxikimenduak behar dira.


Abenduaren 1era arte Google-k euskal ikurra jartzearen aldeko atxikimenduak jasoko dira eta abenduaren 2an Gloogle-i bidaliko zaizkio.

Ekintza honen alda bazaude klikatu hemen KLIK.

2012/11/25

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna


Atzo, hilak 25, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu zen. Ondorengo marrazkietan klikatuz gero berdintasunaren aldeko lau ipuin aurkituko dituzue:








 

2012/11/21

"Zigortzaileak" pelikula emanaldia


Gaur, 1go eta 2. zikloko haurrek "Zigortzaileak" izeneko filma ikusteko aukera izan dute.
"Zigortzaileak" bullyng-ari buruzko pelikula euskalduna da.



Pelikulak haur talde baten bizipenak kontatzen ditu. Haur batzuk jasatzen dituzten irain eta tratu txarrekin azpertuta "zigortzaile" talde bat sortzea erabakitzen dute. Talde honek, txantxa eta truko desberdinetaz baliatuz erasotzaileak zigortzen eta neurri batean hezitzen ahalegintzen dira.


2012/11/17

Haurren Nazioarteko Eguna







1989. urtetik, 
azaroaren 20an 
Haurrren Nazioarteko Eguna
ospatzen da.





Nahi baduzu zure eskubideak zeintzu diren jakin Arartekoak jolas bat eskeintzen dizu. Klikatu hemen.


2012/11/12

Gaztañerre

Soraluzen Gaztañerre eguna ospatzen dugu gaur.
Goizean goiz hasi gara lanean:
- Sarrera aipaindu dugu: H.H.ko eta L.H. 1go mailako haurrek egindako marrazkiekin.
- Erakusketa antolatu dugu: ikasleek egindako eskulanak daude, garai honetan baratzean aurki daitekeen barazkiak eta fruitutak, furitu eta barazki horiekin hainbat janari prestatu dira, Soraluze herriko murala eta bertan auzoz auzo dauden baserriak, Ihauterietan jantziko diren erropak...
- 6. mailakoek L.H.ko 1go ziklokoei ospakizun honen nondik norakoak azaldu diskiete.
- L.H. haurrek olerkitxoak idatzi dituzte.
Arratsaldean abestu eta guraso elkarteak ekarritako gaztaina erreak jango ditugu. 





2012/11/07

Ipuin kontaketa





Bihar, Udal liburutegian, arratsaldeko bostetan, Ibai Esoain ipuin kontalaria izango da eta "Bertsol Haritza" izeneko saioa eskeiniko du.
Saioa, 5 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako izango da.

2012/11/05

Literaturako Euskadi saria

Harkaitz Canok  eskuratu du aurtengo Literaturako Euskadi saria, euskaraz ."Twist" nobelagatik jaso du saria. 


 Gure liburutegian berak idatzitako hainbat liburu ditugu:
- "Omar dendaria"
- "Lesterren logika"
- "Itsasoa etxe barruan"
- "Aitona eta euria"
- "Sorgin moderno bat"