2014/12/18

Ipuin kolektiboak

Euskararen nazioarteko eguna ospatu genuen egunerako bi ipuin kolektibo prestatu genituen. Haur hezkuntzan hasi ziren ipuinak eta lehen hezkuntzako 6. mailan bukatu.
Ipuinaren aurkezpena eta kontaketa 6. mailetako haurrek egin zuten.


















2014/12/04

Euskararen nazioarteko eguna

Atzo, abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna ospatu genuen ikastetxean.
Goizean Haur Hezkuntzako ikasleek "ugaraxo"aren puzlea margotu eta osatu egin zuten.


Lehen hezkuntzakoak, euskaraz Euskal Herrian egon gabe ikasi duen eta Maria izeneko neska greziar baten laburmetraia  ikusi zuten. Ondoren, laburmetraiaz eta euskara ikasteak guretzat duen garrantziaz aritu ziren.

Arratsaldean, haur guztiak, joan zen astean zehar egindako ipuin kolektiboak ikusi enta entzun ahal izan zituzten ikastetxeko aretoan.



Ipuinak entzun eta ikusi ondoren, ikastetxe barruan meriendatxo bat jateko aukera izan genuen.


2014/11/22

Yolanda Arrieta idazlearekin herriko liburutegian

Joan zen astean, bost egunetan eta egunero ordu eta laurden bat, gure ikastetxeko 4.mailako haurrak Yolanda Arrietak eskaini dien "Idazketa sortzailea - NItik GU-rako tantaka jarraitua" ikastarotxo batetan egon dira.
Egunero, Yolandak, haurren sentzumenak eta barneko emozio eta sentimenduak piztuz idazkera sortzeila landu du.
Haurrek, idazteko, ohikoak diren bideetaz aparte beste arrazoi eta bide batzuk jorratu zituzten lan ugari eta politak eginez.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Yolandari eta baita ere Soraluzeko liburutegiko arduradunari, Amaiari, eskeinitako aukera honegatik.

2014/07/02

Ezoziko erromerixa

Urtero bezala, ikasturteko azken egunean, Ezozira egiten dugu irteeratxo bat. 
Soinujole eta panderojoleen doinuekin joan ginen bertaraino.



Soraluzeko ipuin lehiaketako sariak banatu ziren. ZORIONAK!




Xake lehiaketako irabazleen zariak ere. ZORIONAK!



 Urteetan gurekin egon den Marikarmen agurtu genuen.





Institutora joango diren ikasleak ere.



Eta, goiza ondo bukatzeko dantzan aritu ginen.









2014/06/26

"Bi ama ditugu"

Ba genuen aspalditik ikastetxeko guraso batekin zor txiki bat: zuengana helaraztea "Bi ama ditugu" ipuina. Hona hemen.


Ipuina itzultzeagatik eta guregana hurbiltzeagatik, eskerrik asko.




2014/04/02

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, apirilaren 2an, Haur Liburuaren Nazioarteko 

Eguna ospatzen dugu.







Eskolak, gaurko eguna ospatzeko jarduera bereziak antolatu ditu eta bat egin 
nahi izan du IBBY(International Board on Books for Young People),  egun 
honetan zabaldu nahi duen mezuarekin: Siobhán Parkinson-en "Gutuna 

Aurtengo kartela Niamh Sharkey ilustratzaileak egin du.


Gaurko egunez, gurasoak kontu-kontari ibiliko dira Haur hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako lehenengo zikloko geletan. 











Astean zehar, eskola liburutegian eta nagusien geletan "muxuei" buruzko ipuinak irakurri eta kontatu egingo dira.


2014/02/28

Pako Aristi, eskolako liburutegian

5. mailako ikasleak Pako Aristiren "Txabola terapeutikoa" irakurri eta aztertu ondoren idazlearekin hitz egiteko aukera izan dute.