2015/04/27

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean oporretan geundenez, joan zen ostegunean ospatzen zen Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan hainbat ekintza prestatu genituen.



Apirilaren 22an hasi eta datorren osteguna bitartean hainbat guraso izan eta izango ditugu gure artean ipuin kontalari.
Apirilaren 22an bi haurren amak egon ziren kontu kontari 5 urteko geletan eta LHko lehenengo mailetan.




Apirilaren 23an beste bi amen bisita izan genuen.
Hiru urteko geletan eta LHko bigarren eta hirugarren mailetan kontatuko zituzten beren ipuinak.



Bi egun horietan Haur Hezkuntzako haurrak eskolako liburutegina ipuinak entzuten egon ziren