2012/12/04

Euskararen Nazioarteko eguna

Aurtengo "Euskararen eguna" ospatzeko orduan "Txirri, Mirri eta Txiribiton" izan ditugu gogoan. Pailaso talde hau, urte askotan haur eta nagusiei barreak eta euskara uztartu daitezkeela erakutsi ondoren, aurtengo udan jubilatu da. 
Egun honetako leloarekin "Ni barrezka euskaraz" aurrez aipatutakoa jaso nahi izan dugu.



Ikastetxeko aretoan ekitaldi eder bat izan dugu, bertan seigarren mailakoek sketch batzuk aurkeztu dizkigute, hirugarren, laugarren eta bostgarren mailakoek "Txirri, Mirri eta Txiribiton"-en hainbat abesti abestu dituzte. 









Hemen gure saioko argazki batzuk.


Euskararen Nazioarteko eguna 2012 - diapositivas

Liburutegian "Txirri, Mirri eta Txiribiton"-en ipuinen erakusketa egin dugu.