Gaur goizean Olentzero eta Mari Domingi gure ikastetxera etorri dira. Goiza, haurrekin pasatu dute eta beraiek idatzitako eskutizak jaso dituzte. Irakurri ondoren opariak prestatu eta datorren astelehenean banatuko dituzte.
Mario Ramnos marrazkilari eta idazlea hil da. Gure liburutegian atsegin ditugu bere liburuak, bere otsoak, beldurgarriak izan gabe, umeengandik oso gertukoak egiten dira. Idatzi eta marraztu dituen liburuak irakurtzean irriparrea sortarazten du.
Duela hilabete bat 2. mailako haurrekin "Neu naiz ederrena" liburua landu genuen. Hona hemen ikasleek egindako marrazki batzuk:
Aurtengo "Euskararen eguna" ospatzeko orduan "Txirri, Mirri eta Txiribiton" izan ditugu gogoan. Pailaso talde hau, urte askotan haur eta nagusiei barreak eta euskara uztartu daitezkeela erakutsi ondoren, aurtengo udan jubilatu da. Egun honetako leloarekin "Ni barrezka euskaraz" aurrez aipatutakoa jaso nahi izan dugu.
Ikastetxeko aretoan ekitaldi eder bat izan dugu, bertan seigarren mailakoek sketch batzuk aurkeztu dizkigute, hirugarren, laugarren eta bostgarren mailakoek "Txirri, Mirri eta Txiribiton"-en hainbat abesti abestu dituzte.