2012/10/18

Txotxongiloak



Udaleko kultura sailak antolatuta, txotxongilo saio bat izan dugu ikastetxean. Gazteiztik etorritako Panta-Rhei antzerki taldeak "Txintxilipurdi erregea" txotxongilo lana antzeztu du. 
Saioa ikastetxeko aretoan izan da eta 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrek bertaratzeko aukera izan dute.
Oso gustura egon gara beraiekin eta ordua labur egin zaigu.









Datorren igandean, hilak 21, antzerki talde honen beste antzez lan bat ikusteko aukera izango dute 5 urtetik gorako haurrek. "Auzokideak" izeneko emanaldia, antzokian, arratsaldeko seiretan hasiko da.